argia.eus
INPRIMATU
Azken agurra egin diote Xabier Reyri Iruñean
  • Puerto de Santa Mariako espetxean hilik agertu zen Xabier Rey euskal preso politikoari Iruñeko hilerrian eguerdiko 13:00etan egingo diote azken agurra bere senide eta lagunek. Ostegunaz geroztik hainbat izan dira Puerto III presondegian muturreko isolamendu egoeran zigortuta hildako presoaren oroimenezko deklarazioak, haren beilara hurbildutako herritarrak ere asko izan diren bezala.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 09a
Xabier Reyri azken agurra egin diote Iruñeko hilerrian. (Argazkia: @aagirrezabal)

Eguerdiko 13:30ak paseak zirenean iritsi da Xabier Reyren gorpua Iruñeko hilerriraino, senide, lagun eta presondegian burkide izandakoen bizkarrean.

Gaur, ostirala 9, goizean hasita hainbat ekitalditan oroitu eta omen dute preso hil berria. 10:00etan oroimenezko elkarretaratzea egin dute Irurtzunen Neumáticos Iruña enpresako langileek, preso hil berriak han egin baitzuen lan, beharginen ordezkari sindikal ere arituz.

12:00etan, LAB sindikatuak deiturik, herritar asko bildu dira Madrilgo Gobernuak Iruñean duen ordezkaritzaren atarian, Rey heriotzera eraman duen espetxe politika salatzera.

Eguerdiko 13:00etarako zegoen iragarrita azken agurra Iruñeko hilerrian. Biharko, larunbata 10, arratsaldeko 17:00etarako dago deituta manifestazioa Iruñean, Xabier Reyren heriotza salatu eta euskal preso politikoekiko elkartasuna aderazteko.