21 film laburrek hartuko dute martxoaren 17an eta 18an egingo duten Huhezinema jaialdiaren 14. aldian.
Modu hibridoan izango da aurtengoa: aurrez aurre jarraituko ahalko da Aretxabaletako Arkupen, eta baita online ere Huhezinemaren 'Twitch' kanalean. Antolakuntza lanetan ibili den Mondragon Unibertsitateko ikasle Igor Eguenek eman ditu azalpenak.