argia.eus
INPRIMATU
Egonezina Kanboko suhiltzaileen kasernan
  • Gose greban sartu da Aurélie Albert Dupont, Kanboko suhiltzailea. Bere arduradunarengandik pairatzen zuen jazarpen morala salatu zuen, eta geroztik ez diote kontratua berritu.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko martxoaren 17a

Hamar urte dira suhiltzailea bolondres gisa lanean ari dela, eta kontratua bost urtero berritzen da. Bigarren kontratua bukaturik, ez diotela berrituko jakin du. SDISSeko presidentearekin hitzordu bat eskatzen du bere ikusmoldea azaldu ahal izateko.

Francisco Sanchez abokatuarentzat, argi eta garbi da, "Aurélie Albert-en orientazio sexuala da pairatu dituen jazarpenaren oinarrian".

Bide judizialak luze joko du, baina anartean, entzuna izan dela eta bere postua berriz hartzen ahalko duela espero du suhiltzaileak.