Arbilen 40 gradoak gainditu ditugu gaur eta Mahmud-ek, hoteleko arduradunak, Minareteko parkera joatea gomendatu dit: "iturri asko dago, oso freskagarria da". Eta egia zen, noski, baina atentzio handiagoa eman didate umeentzako kulunka hauek. Denbora luzea eman dut zain, Kurdistango eguzkiaren azpian kixkalita, ume bat bertan jolasten erretratatu ahal izateko.
Arbilen 40 gradoak gainditu ditugu gaur eta Mahmud-ek, hoteleko arduradunak, Minareteko parkera joatea gomendatu dit: ”iturri asko dago, oso freskagarria da”.
Eta egia zen, noski, baina atentzio handiagoa eman didate umeentzako kulunka hauek. Denbora luzea eman dut zain, Kurdistango eguzkiaren azpian kixkalita, ume bat bertan jolasten erretratatu ahal izateko. Ikusten duzuenez, alperrikako itxarotea izan da, baita oso inozoa ere. Agian beroegi zegoen edo, besterik gabe, tokia ez dute gustuko Arbilgo haurrek.
Dena den, zaila da haur bat jolasten ikustea Kurdistanen. Lanpetuegi daude gehienak zapatak garbitzen, edo semaforoetan zigarroak saltzen; kontrabandisten morroi, zama ikaragarriak bizkarrean eramaten…
Kulunkek itxura ezinhobea dute, baina denbora asko beharko da euren azpiko lurra egokitu ahal izateko.