Asteazken goizean atxilotu dute Saint-Denis hirian. Espainiako Barne Ministerioak ETAren “aparatu politikoan” kokatu du Josu Urrutikoetxearen semea.
ETAko zuzendaritzako kidetzat dute eta Josu Urrutikoetxea parlamentari-ohi eta erakunde armatuko ustezko kide historikoaren semea da. Espainiako Polizia Nazionalak eta Frantziako segurtasun indarrek egin dute atxiloketa, Espainiako Ser irrati kateak jakitera eman duenez.
Espainiako eta Frantziako barne ministroek bidalitako prentsa-oharraren arabera “aktiboki bilatzen” ari ziren Urrutikoetxea, 2007 eta 2010ean Pariseko Zigor epaitegiak lau urterako kartzelara kondenatu ondoren. Ser-ek zabaldu duenez, alabaina, aspaldi utzi zuen ETA, Parisen bizi zen eta Parisko Unibertsitatean matrikulatua zegoen.
Beste hainbatetan ere iragarri izan dute bere atxiloketa, esate baterako 2014ko martxoan, baina ondoren ez zela bera ikusi izan da. Espainiako eta Frantziako Gobernuek nabarmendu dute Pariseko operazioa etorri dela irailaren 22an Baigorrin egindakoaren ostean.