argia.eus
INPRIMATU
Egoera zaurgarrian diren presoak askatzeko eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek
  • Pandemia dela-eta, 65 urte baino gehiago dituzten edota patologia kroniko edo larriak dituzten presoak askatzeko eskatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak, berrerortzeko arrisku handirik ez dutenak eta gizartearen aldeko pronostikoa dutenak ere ateratzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 16a

EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Gipuzkoa alderdi politikoek babestu dute Batzar Nagusietako adierazpena.

Kartzelan direnentzako bestelako neurriak ere eskatu dituzte. Hala nola, “babes neurriak orokortzea, prebentzio sintomak aztertzea eta espetxean dauden pertsonen diagnostiko azkarra egitea”. Hala, koronabirusean positibo emanez gero presoa ospitalera lehenbailehen bideratu ahal izatea da asmoa.

Presoak senide eta abokatuekin berriz ere normal komunikatu ahal izatea eta sakabanatutako presoak hurbiltzea eskatu dute baita ere.