argia.eus
INPRIMATU
Gaixotasun larriak dituzten pertsonak lanean dihardutela salatu du osasun langile batek
  • Gaitz kronikoren bat duen jendeak etxean egon beharko lukeela eta ez lantokian, adierazi dio ARGIAri osasun langile arabar batek. Beraientzat koronabirusa askoz arriskutsuagoa izan daitekeela dio, eta Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari neurriak hartu ditzaten eskatu die.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko martxoaren 18a
Osakidetzako osasun-langileak \"leporaino\" daude.

Gaixotasun kronikoak dituztelako urtero gripearen aurkako txertoa hartzen duten asko orain lanean ari direla salatu du medikuak. Gaixo kroniko guztiak soldataren %100arekin etxera bidaltzeko deia luzatu die Hego Euskal Herriko administrazioei. Horrez gain, lanerako ezintasuna enpresek kudea dezatela eskatu du, ez "leporaino" dauden osasun langileek.

Egoera horrek ondorio negatiboak ekarri ditzakeela adierazi du. Izan ere, alde batetik, osasun zentroetara joaten badira baja eske osasun sistema publikoari kalte egin diezaiokete, kolapsatzeko arriskua baitago. Beste aldetik, ordea, asko ez direla joango dio, eta ez zaie, beraz, bajarik emango. “Horri ekitate-eza deitzen zaio, zer eta oinarrizko eskubidea den osasunaren arloan”, dio osasun langileak.