Erizainen bideratu txaloak eta gero, zehazkiago 20:02etan hartuko du hitza Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak apirilaren 13 honetan. Koronabirusari dagokionez egindako laugarren hitzartze publikoa du gaurkoa.
20:02etan hartuko du hitza Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak apirilaren 13 honetan, justuki, koronabirusaren izurritearen kontra buru-belarri dabiltzan ospitaleetako langileei bideratu txaloak eta gero. Besteak beste, izurritearen kontrako neurriez, –tartean, konfinamenduaz– hitz egitekoa du. Macronen hurbilekoek zabaldutakoari segi, behintzat maiatza erdialdera arte iraun behar luke konfinamenduak. Agendaren berri eman behar luke gau honetako diskurtsoan.
Azken datu ofizialei segi, 14 393 hildako eragin ditu koronabirusak Frantziako Estatuan, 561 hil gehiago azken 24 orduetan (horietan 310 ospitaleetan). Macronek egiten duen laugarren hitzartze publikoa izango da gaurkoa.