Ostegunean elkarretaratzea egitera deitu dute langileek, 18:00etan Nafarroako Legebiltzarraren aurrean.
Soldatak igotzea eta hezitzaile bakoitzak bere ardurapean dituen umeen kopurua jaistea aldarrikatzen dute Nafarroako 0-3 urte bitarteko haurrak hezitzen dituzten irakasleek. Hezitzaileen plataformako kide Diana Bruño Artazcozek azaldu digunez, 0-3 Platafomakoek "alderdi politiko guztiekin hitz egin dugu, baina ez dute konpromisorik hartu".
Politikarien jarrera dela eta, Bruñok esan du "hezkuntzako lehenengo zikloak sorreratik jasan izan duela indarkeria sistematikoa". Egun, ratioak "jasangaitzak" dira hezitzaileentzat: irakasleko, 0-1 urte bitarteko 8 haur daude; 1-2 urte bitarteko 12 haur; eta 2-3 urte bitarteko 16. Ideia bat egiteko, Europako Batzordearen Haurtzaroaren Arretarako sareak adin tarte bakoitzean Nafarroan dauden ratioen erdia gomendatzen du.
EAEn ere eztabaida
Nafarroan ez ezik, Hego Euskal Herriko beste lurraldeetan ere protestan dira. Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileek administrazioaren proposamen berriaren zain jarraitzen dute, Hamaika Telebistak argitaratu duenez. Hezkuntza Sailak osteguen honetan bilera egingo dutela jakinarazi zien; hala ere, ez dute baieztapen ofizialik jaso