Hego Euskal Herrian egoera irregularrean dauden 32.000 etorkinei eragin die duela urtebete Espainiako Gobernuak onartutako osasun erreformak. Espainiar Estatuan ostera, 800.000 laguni ukatu zaie doako osasungintzarako eskubidea, Munduko Medikuak erakundearen arabera.
2012ko irailean, Espainiako Gobernuak osasungintza publikoaren estalduratik kanpo utzi zituen egoera irregularrean zeuden etorkinak, adingabeak eta haurdun dauden emakumeak salbu. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak erabakiari aurre egin zioten, “unibertsaltasuna bermatzeko” neurriak hartuz. Urtebete geroago baina, Hego Euskal Herrian doako osasun zerbitzuak jasotzerik ez duten etorkinak daudela salatu dute zenbait Gobernuz Kanpoko Erakundek.
EAEn soldata eta errolda irizpide
EAEn, osasun txartela mantendu zaie aurretik bazuten pertsonei, baina eskaera berriak egiten dituztenek bi irizpide bete behar dituzte txartela eskuratzeko. Batetik, urtebete baino gehiagoz egon behar dute EAEn erroldatuta; bestetik, gutxieneko errenta baino diru sarrera txikiagoak dituztela frogatu behar dute.
Eusko Jaurlaritzak ez die larrialdi zerbitzuengatik kobratzen errolda epea bete ez dutelako osasun txartelik ez dutenei. Haatik, SOS Arrazakeriako kide den Agustin Unzurrunzagak errolda epea kentzeko eskatu du “mailaketa handiak” sortzen dituela argudiatuta, Berriak bildu dituen adierazpenetan.
Nafarroan errolda-eperik ez
Otsailaren 13az geroztik, Nafarroan bizi direla egiaztatzea da doako osasun zerbitzuak jaso nahi dituztenek bete behar duten baldintza bakarra. PSN, Bildu, NaBai eta Ezkerraren aldeko bozekin onartu zen legea indarrean badago ere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak helegitea aurkez lezake. Nafarroako Gobernuak osasun zerbitzuak bermatzeko onartutako aurreko dekretua ere Konstituzionalak baliogabetu zuen.
Denoi eragiten digun neurria
Osasun zerbitzuen unibertsaltasun ezak, egoera irregularrean dauden etorkinei bakarrik ez, gizarte osoari eragin diezaiokela adierazi du Munduko Medikuak erakundeak. Santiago Moreno Madrilgo Ramon y Cajal ospitaleko medikuak dioenez, “HIESa eta tuberkolosiaren gisako gaixotasun kutsakorren hedapena areagotu dezake biztanleriaren %2a osasun zerbitzurik gabe uzteak”.
GKEak tuberkolusiak jota hil zen Alpha Pam senegaldar gaztearen kasua aipatu du adibide gisa: “Pamek ez zuen mediku txostenik, eta ezin izan zitzaion gaixotasuna garaiz diagnostikatu. Azkenean, hainbat tuberkulosi kasuren jatorria izan zen”.
Arazo mentalak dituztenen kopurua haziz doa, oraindik ere estigma sozial handia dute atzean eta, horri aurre egiteko, buruko nahasmenduren bat dutenak lan mundura bideratzen saiatzen da Elkarkide, Nafarroako Parlamentuan azaldu duenez. Lan horretan jarraitzeko laguntza eskatu du.
Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]
EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Kutsatze gutxiago egon ez dadin diagnostiko horiek lehenago egitea zein garrantzitsua den azpimarratu du Nafarroako Osasun zuzendari nagusiak. “Osasun-sistemara heltzeko zailtasun handiagoak dituztenengan” jarri du fokua aurtengo hiesaren Eguneko kanpainak.Nafarroak... [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]
Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Azala ez da azaleko gaia, kanpoarekiko muga eta gure buruaren babesa baizik. Ordea, kosmetiko industrialak erabiliz gero, toxiko kimikoak barneratzen ditu gure gorputzak azaletik, eta dutxako zulotik behera joaten direnean, ura eta Lurra ere kutsatzen ditugu egunero. Eredu... [+]