Ariketa kolektibo bat egingo du Gazte Euskaltzaleen sareak azaroaren 14tik 18ra, gazteen artean euskaraz bizitzeko hautua bultzatzeko eta horretarako oztopo diren "egiturazko baldintzak" azaleratzeko.
Gaztealdiaren bigarren edizioa izango da, Ekintzez hitz egiteko garaia da lelopean. Ekimen berri honen inguruko xehetasunak eskaini dizkigu Oihane Camon Gazte Euskaltzaleen sareko kideak Hizpidean.
Era berean, hilaren 9an, Gaztealdi berri honen aurkezpena egongo da Letren fakultatean 13:00etan.
Hemen entzungai elkarrizketa.