argia.eus
INPRIMATU
Egitura demokratikoagoetarantz

Patxi Aznar 2024ko urtarrilaren 15

Amerikako Estatu Batuek Nazio Batuen segurtasun kontseiluan Palestinako su-etenari ezarritako betoak pentsarazi dit, ez bakarrik NBEren funtzionamendu txarrean, baita biktima errugabeek jasaten duten diskriminazioan ere.

Horri buruz eta adibide gisa honako hau diot: ikusi nahi nituzkeela errefuxiatu ukrainarrei emandako erraztasun guztiak, hala Madrilgo erkidegoko presidenteak nola Espainiako gobernuko presidenteak, osasun-arretari edo eskubideak eskuratzeari dagokionez, errefuxiatu palestinarrengana edo beste batzuengana heda zitezkeela.

Bestalde, esan beharra dago NBEren Gazako Segurtasun Kontseiluan AEBek jarritako betoa ez dela ezohikoa, Frantziak gauza bera egin baitzuen 2009an Nazio Batuek M.I.N.U.R.S.0ren (Nazio Batuek Saharan autodeterminazio-erreferenduma egiteko duten misioa) eskumenak zabaltzea eragozteko. Misio horrek bere eskumenak zabaldu izan balitu, lurralde horretako herritarren giza eskubideak berma zitzakeen. Puntu horretan, eta historian zehar herrialdeek errefuxiatuei jatorriaren arabera ematen dizkieten tratu-desberdintasunak ikusita, uste dut Nazio Batuen funtzionamendu demokratikoa inoiz baino beharrezkoagoa dela, eta, beraz, gai humanitarioetarako behintzat, Frantziak, Britainia Handiak, AEBek, Errusiak eta Txinak duten beto-eskubidea ezabatu egin beharko litzatekeela.

Patxi Aznar Bellido