argia.eus
INPRIMATU
Tosu Betirako
Egitarau mamitsua antolatu dute aste erabakigarrian kanpaldiari eusteko
  • Getxoko Ibarbengoa auzoan udalak aparkalekua egin ez dezan, hirugarren asteaz Tosu landan kanpaldiari eutsiko diote herritarrek. Tosu Betirako mugimenduak jakinarazi duenez, "astelehenean obraren kontratua formalizatu egin da eta beraz edozein momentutan hasi daitezke obrekin". Hona hemen kanpaldirako prestatu duten egitaraua.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2017ko urtarrilaren 24a

Tosuko kanpaldiko ezaugarrietako bat da soroko lanak, elkarrekin prestatu eta gozatutako otorduak eta gogoetari lotutako ekintzak uztartzen dituela egitarauak. Ariketa fisikoarekin hasiko dute aste honetan ere eguna, soroko lanak, auzolanak, mikro-gimnasia eta zuhaitz landaketekin.

Bazkaria eta afaria kanpaldirako eraiki duten bioeraikineko sukaldean eta adobezko labean prestatuko dute egunero.

Eta arratsaldean hainbat hitzaldi eta mahai-inguruk iragartzen dute borrokei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko ere baliagarri izango zaiela aste hau ere. Besteren artean, desobedientzia zibil ekintzetan beldurra kudeatzeaz arituko dira, erakunde eta herrigintzaren arteko demaz eta jai ereduez.

Tosuko kanpaldiaren borroka gehiago ezagutzeko, hemen artikulua.