2011ean ehunka milaka lagun kalera atera zituen altxamendua dokumentatu zuen ekintzaile batek bere materiala sareratu du. Ehunka orduko artxiboa sarean kontsultagai dago, Democracy Now gunean jaso dutenez.
Hosni Mubarak diktadorearen aurkako protesten ehunka orduko grabazioak igo ditu sarera ekintzaile batek. Ondorengo helbidean kontsulta daiteke:
858: Erresistentziaren Artxiboa izenburupean dago artxiboa, eta bilaketa egitean bideoak filtratu daitezke, lekuka, egunka, gaika eta beste hainbat irizpideren arabera.