argia.eus
INPRIMATU
“Egin”en Hernaniko egoitza miatu du Espainiako Poliziak
2004ko abenduaren 03a

Espainiako Polizia duela bost urte baino gehiago itxitako Egin egunkariaren Hernaniko egoitza nagusian sartu zen atzo (2). Bertatik zotzi kutxa atera zituzten. Poliziek ez zieten inolako azalpenik eman egoitzara hurbildutako Egineko langile ohiei. Abokatuek ere ez dute miaketen inguruko informaziorik jaso.