argia.eus
INPRIMATU
Kontratista bati ez zioten egindako lanagatik ordaindu Alemanian eta hondeamakinarekin etxebizitza berriak hondatu ditu
  • Alemania hego-mendebaldean dagoen Blumberg herrian langile batek 30 etxebizitzako konplexuan eta zenbait balkoi hautsi zituen hondeamakina batekin, joan den asteazkenean. Milioi erdi euro inguruko kaltea eragin zuen, Poliziak adierazi duenez. 47 urteko gizasemeak adierazi du egindako lanagatik ez ziola ordaindu etxebizitza horien jabeak.

ARGIA @argia 2021eko abuztuaren 03a

"Ziurrenik frustrazioagatik". Horrela azaldu du Blumberg-eko Poliziak gertatutakoa Berliner Zeitung hedabideak jaso duenez.

Guztira, zenbait balkoi behera bota, etxebizitzen fatxada puskatu zituen. Zenbait aparkaleku ere kaltetu zituen, non zenbat gas botila zeuden.

Guztia amaitutakoan, kontratista bere autora igo eta etxera joan zen. Handik gutxira, Poliziari deitu zion salaketa jartzeko. Orain jabetzaren aurkako kalteak egitea egotzita, ikertua izaten ari da.