argia.eus
INPRIMATU
‘Egin’-en dokumentu-funtsak Artxibo Historikora mugitzeari ekin dio Jaurlaritzak
  • 'Egin' egunkariaren dokumentu-funtsak Hernanin zeukan egoitzatik Euskadiko Artxibo Historikora mugitzeari ekin dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak. 1.000-1.500 kaxatan aterako dute materiala, argazkiz beteak gehienak.

2018ko martxoaren 02a

Orotara 500 metro hartuko ditu 'Egin'-en funtsak Artxibo Historikoan, Kultur Ondarearen zuzendari Mikel Xabier Aizpuruk azaldu duenez.

'Gara'-ren izenean, Iñaki Sotok eta Mertxe Aizpuruak adierazi dute urrats garrantzitsua dela, baina gogoratu dute "itxiera ilegal haren ondorioak" bizi-bizirik daudela: "Baltasar Garzon epailearen instrukzioak eraginda, ‘Egin’-ek Gizarte Segurantzarekin zuen zorra GARAri egotzi zioten". Zor horri heldu dio, hain justu, Ramón Sola kazetariak bere analisian. "Hilzorian zen artxiboa salbu da, baina Gara-ren gain bada beste ondorio bat, Damoklesen ezpata bailitzan: Madrilek medio hori pasa zion 4,7 milioiko zorra".

Datorren uztailaren 15ean beteko dira 20 urte poliziak Egin egunkaria eta irratia itxi zituela.