argia.eus
INPRIMATU
“Egin” egunkaria eta irratia itxi zituztela zazpi urte bete dira
2005eko uztailaren 18a
Joan den ostiralean (uztailak 15) zazpi urte bete ziren Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Egin egunkaria eta irratia itxi zituztela. Auzipetuak prentsaren aurrean agertu ziren larunbatean, bi komunikabideen itxiera salatzeko. Egineko zuzendariorde izan zen Teresa Todak azaldu zuenez, Madrilgo gobernu aldaketak ez du eraginik izan. Auzipetutako 15 lagunek epaiketarik gabe jarraitzen dute. Egin auziko defentsa abokatu Alvaro Reizabalen ustez udazkenean edo neguan hasiko da epaiketa.