argia.eus
INPRIMATU
Egiguren: “EAJren nazionalismo sabinistatik aldendu behar da ezker abertzalea”
  • Jesus Egiguren PSEko presidenteak ETAk behin-betiko su-etena iragarri osteko egoera aztergai duen liburua argitaratu berri du: Ven y cuéntalo: El oasis vasco. 2011n Luis Rodriguez Aizpeolearekin batera idatzi zuen ETA, las claves de la paz liburuaren jarraipena da.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko abuztuaren 14a

El País-k argitaratu duenez, Egigurenek bakea ikuspegi positibotik begiratuz idatzi duela dio liburuaren kontrazalak. Orain arteko erabaki politikoen kritika ere egin du, “ahoan bilorik gabe”. Aipatu argitalpenean, euskal konstituzioaren eta nazionalismoaren berritzearen aldeko aldarria egiten du PSEko presidenteak.

Otegiri gutuna

Otegiri zuzendutako gutunak ixten du liburua. Ironiaz, Sortuko idazkari nagusia “bakearen alde egin duenagatik doako ostatu eta elikadurarekin saritu” dutela dio gutunean Egigurenek.

“Haien etorkizunak Sortu eta Bilduko kideak kezkatu beharko lituzkeela” uste du gipuzkoarrak. Dioenez, “EAJren abertzaletasun sabinistatik” aldendu behar da ezker abertzalea, eta beste eredu bat garatu. “EAJ baino erradikalago izan behar dutela uste dute, hau da, EAJ bera baino are EAJ-ago”.