Egiaren gentrifikazioari stop!

  • Azkenaldian modan jarri den kontzeptu bat da “Gentrifikazioa”. Horrek ez du esan nahi ordea, Gentrifikazioaz izendatzen den prozesu eraldatzaile hori, orain bizitzen hasi garenik. Prozesu hori, oso ondo ikusi dezakegu Egian. Urte gutxitan, Tabakalera birmoldatu egin dute, auzoko sarreraren birmoldaketa eraginez eta zentro-periferia lerroa hautsiz.


2017ko uztailaren 21an - 10:18
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azkenaldian modan jarri den kontzeptu bat da “Gentrifikazioa”. Horrek ez du esan nahi ordea, Gentrifikazioaz izendatzen den prozesu eraldatzaile hori, orain bizitzen hasi garenik. Espazioen birmoldaketa, auzo langileen “zentroratzea”, tankera postmoderno eta urbanoak diren denda, lokal eta beste espazioen irekiera, auzoko harreman sozialen haustura, eta interes ekonomiko jakin batzuekin lotzen da Gentrifikazioa. Izan ere, kapitalismoaren bilakaera historikoan zehar, kapitalak beti aprobetxatu izan du edozein hauspo, desjabetuen aurrean ahalik eta etekin handiena lortzeko, kapital akumulazioa bermatzeko, horretarako bere jarduera hainbat modutara moldatu duelarik uneoro. Espazio sozialak behin eta berriz birmoldatzen ditu fenomeno honek, beti ere interes konkretuen mesedetan.

Gentrifikazioak, hirigune espazio baten prozesu eraldatzailea suposatzen du, (askotan hirigune hauek, langile auzoak direlarik) elite ekonomikoek bultzatuta, aldaketa sakonak ematen dituelarik. Prozesu bortitza da, izan ere, klase antagonikoak existitzen diren abiapuntutik, ekoizpen baliabideak dituenak, hau da, burgesiak, bere egiten ditu prozesu honetan ateratako etekinak, hiri-eredua ere zeharo  moldatzen duelarik. Kaltetua nola ez, langileria da, berak jasaten baititu prozesu honen ondorio negatibo guztiak. Ez da soilik afera ekonomikora mugatzen, auzoko/hiriguneko harreman sozial, kultural eta politikoak eraldatzen baititu, askotan auzoaren izaera hautsiz eta beste termino guztiz aldakorrak txertatuz. Honek beste tribu urbanoen sarrera eragiten du, beste mota bateko komertzioak, dendak, eta saltokiak sortzen ditu, ondorio garbiak uzten dituelarik, arestian aipatutako harreman sozialen haustura, etxebizitzen espekulazioa eta horri lotutako turistifikazioa kasu. Laburbilduz, komunitatea moldatzen duela esan dezakegu,  betiko komertzioen itxiera bultzatuz, harreman sozialak espazio murriztuetara kondenatuz, eta auzoko desjabetuenak auzotik ateraraziz, auzoa elite ekonomiko konkretu baten eskura utziz.

Prozesu hori, oso ondo ikusi dezakegu Egian. Urte gutxitan, Tabakalera birmoldatu egin dute, auzoko sarreraren birmoldaketa eraginez eta zentro-periferia lerroa hautsiz. Horrela, Donostiako hiri eredu nazkagarriak eragin zuzena izango du orain Egian. Gainera, auzoan zehar, betiko komertzio askok itxi behar izan dute, eta etekin ekonomikoa ateratzera bideratuta dauden komertzio modernoak sartu zaizkigu, “La farandula” kasu, auzoarekiko inongo loturarik ez dutenak hain zuzen ere. Okindegi modernoak, arte galeriak, etxebizitza eraikin berriak eta ilegalki dauden pisu turistifikatuak prozesu honen lehen ondorioak besterik ez dira. Hauen atzean, enpresa handiak eta luxuzko inmobiliariak daude (Engel & Völkers kasu),eta jarduera bortitz honek, auzoaren izaera sozial eta langilearekin apurtu egiten du.

Honen aurrean, Egiako gazteok badugu zer egin. Prozesu honen jabe izaten ari gara, eta lanean hasi gara jada. Beharrezko ditugun analisirako tresnak eskuratu, eta udan zehar prozesu honen ondorioak aztertu eta eztabaidatuko ditugu, eta gonbitea egiten diogu Egia osoari berdina egin dezan. Kapitalismoak era postmodernismoak sustatutako kultura eta harreman sozialak borrokatu egin behar ditugulako, desjabetuon interesak defendatuko dituen auzoa behar dugulako, Egia bizirik nahi dugulako!

Kalea hartu, borrokan jarraitu, eta Egia astindu!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude