Mikel Zabalza Orbaizetako Arma Olan gogoratu dute gaur egindako ekitaldi batean, bere hilketaren 31. urtemugan. 1985an atxilotu zuen Guardia Zibilak Donostian, eta Intxaurrondora eraman ondoren, ihes egin zuela zabaldu zuten. 20 egun beranduago agertu zen bere gorpua Bidasoa ibaian. Torturapean hil egin zutela salatu da ordutik. Euren senideek egia eta justizia aldarrikatu beste behin ere.