Egaibarren ur erauzketa handitzeko plan sektoriala baliogabetu dute

  • Sustrai Erakuntza fundazioak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak baliorik gabe utzi du Jurramendiko Mankomunitatearen ur horniketa handitzeko helburua duen Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS). Plan horrek inguruko hainbat talde eta udal izan ditu aurka hasieratik, baita Sustrai Erakuntza bera ere. Bat-bateko balorazioan esan dutenez –geroko iragarri dute epaiaren analisi sakonagoa–, Auzitegi Gorenaren erabakiak agerian uzten du Lokizko akuiferotik egiten diren ur erauzketetan irregulartasun ugari dagoela.


2017ko otsailaren 08an - 00:36
Mendazan egiten ari diren putzuen aurkako protesta. (Arg.: Ega Bizirik)

Auzitegi Gorenaren epaiak dio –Sustrai Erakuntzaren hitzetan betiere– aurretiazko tramite baten faltagatik indargabetu duela UGPSa: Ebroko Ur Konfederazioaren  onespena. Alta, Jurramendiko Mankomunitate horren zain egon gabe hasi zituen obrak. Hartune nagusietatik urtero hainbat hektometro kubo ur erauzten ari dira, horretarako kontzesiorik izan gabe, Sustrai Erakuntzak salatu duenez.

“Berriro ere baimenari itxaron gabe abian jartzen den azpiegitura bat dugu begien aurrean. Horrek Ebroko Ur Konfederazioa behartzen du kontzesioa a posteriori baimentzera, inbertsioak galdu ez daitezen”, adierazi dute.

Dagoneko lanean ari direnez gain, Mendazan putzu berriak irekitzen ari dira aipatutako baimenik gabe. “Epaia ikusita, guztiz legez kontra ari dira”, esan du Sustrai Erakuntzak, eta lanak berehala gelditzeko eskatu du.

Fundazio ekologistak, eskualdeko hainbat talderekin eta Antzin eta Murietako udalekin batera, maiz salatu du inguruko ur erauzketek arriskuan jartzen dutela Ega ibaiak eta Lokizko akuiferoak osatzen duten sistema, eta uraren kudeaketarako bestelako bideak jorratzeko eskatu dute, oraindik indarrean dauden erauzketa-proiektuak irregulartasunez beteta daudela nabarmentzeaz gain.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uraren kudeaketa
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


Europako datu zentro handienetakoa Araban: zein dago proiektuaren atzean?

Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]


ChatGPT-k hau ere badaki: datu zentroek milioika litro ur lapurtuko digute

Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]


2024-02-01 | Jon Torner Zabala
Larrialdi egoera ezarri dute Katalunian bere historiako lehorterik okerrenagatik

Ter eta Llobregat ibaietako ura heltzen den zonaldeetan ezarri du Generalitateak larrialdi-egoera. Lehortea bereziki gogorra da Bartzelonako eskualdean, Gironako eremu zabaletan eta Costa Bravan: urtegietako ur-maila edukieraren %15,8an dago, alerta gorena ezartzen den mailatik... [+]


2024-01-24 | Daniel Hofnung
Klimaren berotzetik harago: Uraren zikloak eta karbonoarenak nola osatzen duten elkar

Klimaren arazoa gero eta kezkagarriagoa ari da bihurtzen: uda gero eta beroagoak, lehorteak eskualde askotan, kalte materialak eta giza galerak eragiten dituzten fenomeno meteorologiko bortitzak… Arazoaz eman ohi den azalpen bakarra izaten da "klimaren... [+]


2024-01-23 | Daniel Hofnung
Klimaren narratiban uraren kudeaketa sartu beharraz

Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa. Zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur... [+]


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


2023-03-13 | Daniel Hofnung
‘Ibai hegalariak’, munduko klimaren protagonista funtsezko horiek

Klimaren hondamendiari ihes egitekotan, ez da aski izango atmosferan murriztea negutegi eragineko gas kontzentrazioak. Beharrezkoa izango da oihanak eta lurzoruak zaintzea ere, ez ditzaten hondatu deforestazioak eta nekazaritza intentsiboak; zeren eta uraren zikloa ere oso... [+]


Eguneraketa berriak daude