EFE albiste agentziak Erroman duen egoitza okupatu dute Un caso basco a Roma taldeko kideek. "Militante euskaldunen borroka kriminalizatu eta Espainiako Gobernuaren jokabidea zuritzeko prest agertzen da beti", salatu dute.
Lander Fernandez Arrinda preso santutxuarrari babesa emateko sortu zen Un caso basco a Roma taldea. ETAko kide izatea leporatuta, 2012ko ekainean atxilotu zuen Italiako poliziak Erroman.
2013ko apirilaren 17an, hura estraditatzea onartu zuen Italiako Auzitegi Gorenak.
Azaroaren 11n Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratuko du Fernandez Arrindak, eta EFEren egoitza okupatuta, kasu honen inguruko "isiltasuna eta hipokresia" hautsi nahi izan dute Un caso basco a Roma taldeko kideek. "Landerren akusazioa torturen bidez lortu zuten poliziek", salatu dute.
Gau egun Estremerako kartzelan dago preso, Madrilen.
Informazio gehiago: