Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini digu.
Gorka Erostarbek (Zumarraga, Gipuzkoa, 1977) Badok musika atariaren urteurrenaren ospakizunaren xehetasunak eman dizkigu gaurkoan. Badoken eboluzioaren ibilbidea marraztu, eta garai ezberdinen soinu-banden artetik, eskutik gidatu gaitu gaur egun bizi dugun une musika arte. "Euskal musikaren loraldiaz" hitz egin dugu ere azkenengo puntu honetan.
Hemen entzungai: