argia.eus
INPRIMATU
Edo! argitaletxe“autofinantzatu” eta “independentea” sortu dute
  • Edo! argitaletxe “euskal elebakar, autofinantziatu eta alderdi eta erakundeetatik independenteak” udazkenean plazaratuko ditu aurreneko liburuak, proiektu berriaren sustatzaileek aurkezpenean adierazi zutenez.

2012ko maiatzaren 04a
Edo! argitaletxearen aurkezpena.

Argitaletxearen talde eragilea hamar lagunek osatzen dute; tartean dira Harkaitz Zubiri, Mikel Peruarena, Idoia Beratarbide, Oier Guillan eta Iratxe Retolaza. Liburuak hiru bildumatan banatuko dituzte: Begikoak (album ilustratuak, nobela grafikoak...), Literola (narrazioa, poesia, antzerkia...) eta Xortak (formatu txikikoak). Egitasmoaren bultzatzaileek adierazi dute ez dutela beste argitaletxeekin lehian sartu nahi, esparru batzuetan –besteak beste ilustrazioan oinarritutako liburuen, hitzaldien eta bestelako testu laburren esparruan– dauden “hutsuneak” betetzea baizik. Bazkide eta harpidedun berrien bila ari dira orain.