argia.eus
INPRIMATU
Edesa Industrial, Geyser Gastech eta Alfa ez ixteko manifestatuko dira ostegunean
  • Ostegunean Eibarren manifestazioa egingo dute Edesa Industrial, Geyser Gastech eta Alfa enpresek deituta, hiru enpresak ez ixteko aldarrikatuz. "Hiru enpresa hauek Debaldea eskualdean kokatuta daude eta erreferentzia handiak izan dira eskualdean", adierazi dute LAB sindikatuko ordezkariek.

Goiena @goiena 2018ko martxoaren 21a
Arrasaten, 2017ko irailean Edesa Industrialeko eta Geyserreko langileek egindako elkarretaratzea (argazkia: Goiena).

Ixteko arriskuan daude Edesa Industrial, Geyser Gastech eta Alfa enpresak. Martxoaren 22an, Eibarko Untzaga plazatik 18:30ean abiatuko den manifestazioa baliatuko dute hiru enpresa horiek ez ixtea aldarrikatzeaz gain, "industria politika eraginkor bat" exijitzeko.

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.