Malin, Mugarik Gabeko Medikuen boluntario gisa ebola duten gaixoak artatzen ari zen mediku nafarra Madrilera eraman dute badaezpada berrogeialdian jartzeko, nahiz eta, momentuz ez duen gaitza izateko seinalerik.
Bamakon, Maliko hiriburuan ari zen lanean eta istripua izan zuen: injekzio bat jartzen ari zela bere burua ziztatu eta arrisku maila handiko pazientetzat jo dute. 21 egunez isolatua egongo da Madrilgo Carlos III ospitalean.
Fernando Simon ebolaren krisiaren jarraipenerako Espainiako batzordeko bozeramaileak honela hitz egin du kasuaz, urgentziaz egindako agerraldian: “Ez dago gaixo, ez du inor kutsatuko eta badaezpada bakarrik jarriko dugu berrogeialdian. Une honetan ez du inolako arriskurik”.
Ebola arriskuagatik espainiaratzen duten laugarren pertsona da.