Ebolaren aurkako borrokaren sinbolo bihurtu zen emakumea hil egin da, medikuek laguntza ukatu ondoren

  • Salome Karwah liberiarrak ebola gainditzea lortu zuen 2014an. Otsailaren 22an hil egin zen, erditu ostean. Bere senideek salatu dutenez, medikuek ez zuten artatu nahi izan. Ebolaren inguruko estigmaz eta emakumeek Afrikako zenbait herrialdetan izurriteaz geroztik jasaten duten osasun zerbitzu eskasaz ohartarazi dute.


2017ko martxoaren 02an - 10:24
Salome Karwah, Time astekariko azalean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Salome Karwahek ebola izan zuen, eta gainditu egin zuen. Time astekariak 2014. urteko pertsona izendatu zuen, bere lorpen pertsonalarengatik eta beste gaixoei emandako laguntzarengatik. Mugarik Gabeko Medikuak GKEaren ospitale batean lan egin zuen, Monrovian (Liberia), besteei laguntzea “atsegingarria” iruditzen zitzaiolako.

Otsailaren 21ean bere laugarren semea izan zuen, zesareaz. Ospitaletik atera eta ordu batzuk geroago, konbultsioak pairatzen hasi zen. Familiak ospitalera eraman zuen, baina han ez zioten lagundu. Bere konbultsioek eta ahotik zerion bitsak langileak ikaratu zituzten, bere ahizpak, Josephine Manleyk, Timeri azaldu dion moduan: “Ebolaren biktima bat zela esan zuten, ez zuten ukitu nahi, ez zioten injekziorik jarri”. Hurrengo egunean hil egin zen.

Ez dakite zein izan zen konbultsioen jatorria, zesareari lotuta egon liteke. Baina, Josephine Manleyren iritziz, laguntza jaso izan balu, agian orain bizirik legoke. “Estigmatizatu zuten”, deitoratu du. Ella Watson-Strykerek ere gaixotasuna gainditu zuen eta Salome Karwahekin lan egin zuen. Time astekariari esan dio osasun sistema dela “munduko epidemiarik handiena”.

Afrikako herrialdeetan emakume asko hiltzen dira erditzean. Liberia munduko zazpigarren tokian dago: erditzen duten 100.000 emakumetik 770 hil egiten dira; Espainian, adibidez, 7 (2014ko datuak dira). Ebolaren izurriteaz geroztik egoerak okerrera egin du. Salome bezalako emakumeek, herrialde pobre batean emakume izateagatik pairatzen dituzten arazoez gain, gaixotasunaren ondorioak ere sufritzen dituzte.

Gaixotasunaren arrastoak, zama psikologikoa eta estigma

Eduardo Celades medikua Sierra Leonan egon zen ebola agerraldiaren aurretik, bitartean eta ondoren. Eldiario.es egunkariari azaldu dio zein oztopo jasotzen dituzten gaixotasunari aurre egitea lortzen dutenek. “Erronka asko gainditu behar dituzte, horien artean zama psikologikoa: askok arrasto larriak  dituzte, beste askok familia galdu dute, eta horri gehitu behar zaizkio aurreiritziak, errua, estigma, bazterketa”. Ziurtatu du ezin dela esan ebolaren arazoa gainditua dagoenik, ondorioak jasaten ari direnekin lan handia egin behar delako oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ebola
2021-02-22 | ARGIA
COVID-19az gain, Ebola agerraldiak atzeman dituzte Afrikan

OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakitera eman duenez, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ginean atzemandako bi ebola agerraldiek aurrera egin dute. Nazio Batuen Erakundearen Osasun Agentzia birusa zergatik agertu den ikertzen ari da. OMEk gogorarazi du COVID-19a ez dela... [+]


Kongoko Errepublika Demokratikoa laguntzeko deia nazioarteari, ebolaren egoera larria dela eta

Ebola Gomara (Kongoko Errepublika Demokratikoa) iritsi da, Ruandatik 20 kilometrora dagoen hirira. Mugatik hain gertu dagoen hiri batera iritsi denez, Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko intereseko larrialdi gisa sailkatu du egoera.


2016-01-20 | Jon Torner Zabala
Davos 2016
Zer gai izango dute hizpide agintari politikoek eta enpresariek?

Robotak, terrorismoa, migrazioak edota desoreka sozialak izango dituzte hizpide Davoseko (Suitza) eski estazioan bildu diren agintari politikoek, enpresariek eta Leonardo DiCaprio bezalako hainbat pertsona famatuk. Urtarrilaren 23ra bitartean egingo den Munduko Ekonomia Foroak... [+]


2015-11-18 | ARGIA
Bye bye ebola!

Ebola gaitza gainditu dutela ospatzeko Sierra Leonan grabatu duten bideoa Beranduegiren blogean.


“Ebolatik ihesi Europarako bidea hartu nuen”

Gazte batek Afrikatik Europara bidean pasa dituen esperientzien kontakizuna jaso du Al Jazeera komunikabide arabiarraren erreportaje batek. 


Gaztelu batean bilduko da G7a protestaz inguratuta

Babariako alpeetako Elmau gazteluan bilduko dira G7ko buruzagiak ekainaren 7 eta 8an.


Ebola izurritea beherantz

Osasunaren Mundu Erakundeak urtarrilaren 21ean adierazitakoaren arabera, Afrikan astero ebolaz kutsatzen direnen kopurua erdira etorri da abuztuko eta iraileko datuekin alderatuta. Bidean ia 9.000 pertsona hil dira, eta milaka asko ebolak jota edo ahulduta geratu... [+]


Ebolaz kutsatuta egon daitekeen euskal herritar bat espainiaratu dute

Malin, Mugarik Gabeko Medikuen boluntario gisa ebola duten gaixoak artatzen ari zen mediku nafarra Madrilera eraman dute badaezpada berrogeialdian jartzeko, nahiz eta, momentuz ez duen gaitza izateko seinalerik.


Olio palmondoen artean egosi ote da Ebola izurri berria?

 Justu “Ebolaren mehatxua: sustraiak ekologian, adarrak geopolitikan” kronika Argiarekin harpidedunengana iristen zen egunetan zabaldu dira datu berriak indar handiagoz lotzen dutenak Ebola izurritearen sorrera eta hedatzea agro-industriaren nagusitzeak munduko... [+]


Ebolaren mehatxua: sustraiak ekologian, adarrak geopolitikan

Urriaren 17ra arte 9.693 jende kutsatu eta horietatik 4.811 hil ostean, kutsatutako pertsonen kopurua hilabetero bikoizten duen Ebola izurritea bilakatu da munduko arazo nagusietakoa, etsai berri eta ezezagunak mehatxaturik sentitu direlako Europa eta Ipar Amerika. Barne... [+]


Ebola: Hanburgon ‘betiko tratamenduek’ sendatu duten gaixoaren ikasgaia

Ebolaren kontrako txertoa aurkitzea omen da, esaten digute osasun arduradun nagusiek, gaixotasunari atea ixteko gakoa. Aldiz, tratamendu “aringarriekin” lortu dute Hanburgoko Eppendorfen bizirik ateratzea Sierra Leonetik bertara abioiz arrapaladan eramandako 36... [+]


Kuba ebolaren aurkako borroka gidatzen, Mendebaldeak bere mugei begiratzen dien bitartean

165 osasun langile kubatar iritsi dira joan den astean Sierra Leonara, 461 pertsonako taldearen lehen txanda. Bitartean, herrialde aberatsek segurtasuna eta birusa beraien mugetan ez hedatzea dute jomugan.


Eguneraketa berriak daude