argia.eus
INPRIMATU
IRITZIA | EUROPAKO HAUTESKUNDEAK
EBak lasaiago arnasten du
  • Inkestek zentroko koalizioak gehiengoa galdu zezakeela aurresan bazuten ere, azkenean sozialdemokraten, liberal-demokraten eta popularren arteko koalizioak gehiengo osoari eutsi dio Europako parlamentuan.

Asier Blas Mendoza @AxiBM 2019ko maiatzaren 27a

Honetan izan du zeresanik partaidetzak, %51k botoa eman du, orain bost urte baino %8,5 gehiago eskuin muturraren aurkako mobilizazioak eta herrialde batzuetako hauteskunde desberdinen arteko kointzidentziak lagunduta.

Berdeen olatua uste baino tamaina txikiagokoa izan da, Alemanian izan da bereziki arrakastatsua, berdeek sozialdemokratei aurre hartuko diote. Danimarkan, Erresuma Batuan eta Frantzian emaitza txukunak izan dituzte ere bai

Berdeen olatua uste baino tamaina txikiagokoa izan da, Alemanian izan da bereziki arrakastatsua, berdeek sozialdemokratei aurre hartuko diote. Danimarkan, Erresuma Batuan eta Frantzian emaitza txukunak izan dituzte ere bai. Berdeak-Europako Aliantza Librea talde parlamentarioak 20 diputatu inguru irabaziko ditu, gutxi-asko Ezker Unitarioak galduko dituenak eta, beraz, Europako parlamentua zentratu egingo da ezkerretik..

Eskuinetik ordea, populismoaren eta euro-eszeptizismoaren igoera egon da, nahiz eta ez inkestek iragarri zuten tamainakoa. Italian, Frantzian eta Erresuma Batuan euro-eszeptikoek irabazi dituzte hauteskundeak, baina herrialde horietatik at, Europako mendebaldean ez dituzte espektatibak bete. Ekialdean nazionalista-kontserbadore eta liberal-mendebaldar zaleen arteko lehian ez da sorpresa handirik egon, indarrak orekatuak daude Hungarian izan ezik, Orbanen alderdiak gehiengo osoa lortu du eta. Gauzak horrela, Europako parlamentuko interes gune inportanteenetako bat izango da preso eta erbestean dauden katalan europarlamentarien borroka kargua hartzeko.