argia.eus
INPRIMATU
EAren sektore ofizialari eman dio arrazoia epaitegiak, primarioekin lotutako auzian
  • EAren sektore kritikoak Eba Blanco idazkari nagusiaren izendapenarekin lotuta epaitegietan jarritako salaketa atzera bota dute, ildo ofizialari arrazoia emanez.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 15
Eba Blanco, EAko idazkari nagusia.

Gasteizko epaitegi batek atzera bota du EAren korronte kritikoak aurkeztutako salaketa, eta arrazoia eman dio alderdiko sektore ofizialari Eba Blanco alderdiko idazkari nagusi izendatzeak sortu zuen auzian.

Epaiketa ekainean egin zen Gasteizen, Maiorga Ramirez buru duen Eusko Alkartasunaren korronte kritikoak aurkeztutako salaketa baten ostean. Salaketa horren arabera, Eba Blanco alderdiko buru izendatzeko prozesua "behar bezalako gardentasunik eta bermerik gabe" egin zen.

Sektore ofizialeko iturriek Europa Press albiste agentziari baieztatu diotenez, epaian salaketa ezetsi dute eta primarioen prozesuan "zuzen" jokatu zutela agerian geratu da.

EAren exekutiboa pozik agertu da epailearen ebazpenarekin, prozesuan zehar "gauzak ondo egin zirela frogatzen duelako".