EH Bilduk Europako hauteskundeetan ERCrekin eta BNGrekin osatu duen koalizioa, “nazio historikoetako” beste indar “aurrerakoien” babesarekin zabaldu beharko litzatekeela uste du Otegik.
PP, Ciudadanos eta VOXen “autoritarismoari eta aznarismo zoroaren itzulerari” aurre egiteko Espainiako hauteskunde orokorrei begira “aliantza zabala” osatzea proposatu du, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak.
Buruzagi independentistaren arabera, Espainiako Kongresura zein Senatura “ahotsa bakarrarekin” joatea ahalbidetuko luke koalizio zabalak.
Horregatik, “EAJtik CUPera arteko aliantza” osatzeko deia luzatu du, “autoritarismoari eta neoliberalismoari” aurre egin, eta erabakitzeko eskubidea, galdeketa adostua, presoen askatasuna eta eskubide sozialak defendatzeko asmoz.