argia.eus
INPRIMATU
EAJko senatari ohi Victor Bravo zigortua izan da hiru delitu fiskal direla kausa
  • Donostiako magistratu batek bi urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Ogasuneko zuzendari ohi Victor Bravori. eldiario.es egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, hiru delitu fiskal egotzi diote EAJko senatari ohiari.  

Mikel Asurmendi @masurmendi 2020ko otsailaren 07a

Prozedura judiziala “Bravo II kasua” bezala ezagutua, iragan udazkenean burutu zen. Kausa honetan Fernando Isidoro González Enfedaque (Air Madrid konpainiako kide ohia) zigortua izan da, Glass Costa Este Salou merkataritza operazioaren markoan.

Ikerketa 2007an abiatu zen. Itxura batez, EAJ alderdiaren inguruko afera askoren kudeaketan kasu susmagarri asko agertu ziren: Balenciaga Museoa; Getariako alkate ohi Mariano Kamio nahasten zuena. De Miguel kasua, baita Bravo I kasua deitua ere. Kausa horretan, Victor Bravoren anaia José Maria Bravo kartzelaratu zuten zor fiskaletik zetorren dirua lapurtzeagatik.

Modus operandi delakoa honako hau izaten zen: zorrak pagatzen atzeratzen zireni beherapen bat hitzematen zien, alabaina, bere boterea baliatuz zorroa bertan behera uzten zuen, eta dirua patrikaratu. Eldiario.es agerkariak dioenez, Josè Maria Bravok diru horiek Extremadurako Jerte Ibarreko hainbat negozioetan inbertitu zituen, eta Victor Bravo anaiak ere interesak zituen inbertsioetan.