argia.eus
INPRIMATU
Haur eskoletan gaztelaniari leku gehiago ematea babestu dute EAJk, PPk eta UPyDk
  • PPk aurkeztu zuen atzo Legebiltzarrean Haurreskola Partzuergoko eskoletarako proposamena. Ingelesa eta gaztelania erabiltzeko proposamena zen, baina ez zuen aurrera egin. Azkenean, erdibideko bat onartu zuten PPk, EAJk eta UPyDk. Gaur egun, EAEko Haurreskola Partzuergoko eskoletan euskara hutsean aritzen dira.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 08a
Haur eskoletan bi hizkuntzak erabiltzeko proposamena egin dute legebiltzarrean. Argazkia: Argia.

Proposamen horren arabera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzen erabilera bermatu beharko du. PPk argudiatu duenez, EAEko haurren %80aren jatorrizko hizkuntza gaztelania da eta eskualdetako errealitate soziolinguistikoak eta gurasoen borondatea kontuan hartu behar dira.

EAJk PPren proposamenari baietz esan dio. Alderdiko ordezkari Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi duenez, “errespetatu behar da aniztasun hori. Politikoki egokia den ala ez ez dakit, baina guk legeak betetzen ditugu”. EH Bilduk tinko kritikatu du proposamena eta EAJren jarrera "atzerapausoa" dela adierazi du. Alderdi horren ustez, bi hizkuntza ofizialak ez daude maila berean, eta herren dabilena, euskara, bultzatu behar da.