argia.eus
INPRIMATU
EAJk ordezkari bat galdu du Espainiako Kongresuan PPren mesedetan
  • EAJk Bizkaiko azken diputatua galdu du PPren mesedetan, atzerriko botoengatik eta gaizki zenbatutako 200 boto ingururengatik.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 13a
Beatriz Fanjul (erdian) izango da EAEko PPren ordezkari bakarra Espainiako Kongresuan.

Botoen zenbaketan izandako akatsengatik, PPren aldeko 200 boto zenbatu gabe geratu ziren. Horiei gehitu behar zaie atzerrian bizi direnen botoak, igande gauean oraindik zenbatu gabe zeudenak.

Diferentzia horrek EAEtik Espainiako Kongresura joango diren diputatuen banaketa aldatu du. EAJk zazpi ordezkari eduki ordez sei edukiko ditu eta PPk Bizkaitik lortuko du Autonomia Erkidegoko diputatu bakarra.

Beatriz Fanjul PPko kideak eserlekua izango du Espainiako Diputatuen Kongresuan hortaz, eta horrenbestez, Pablo Casado buru duen alderdiak 89 ordezkari izango ditu.

Aldaketa oraindik ez da behin betikoa, azken inpugnazioen inguruko erabakiak falta direlako.