Juan Guaido presidente izatea eta “bidezko” hauteskundeak, libreak eta unibertsalak, egitea nahi du EAJk. Nicolas Madurori kargua uzteko eta oposizioarekin hitzartzeko eskatu dio.
Euzkadi Buru Batzarrak patxada, elkarrizketa eta adiskidetasuna aipatu du. Dena den, Nicolas Madurori “lehenbailehen” kargua uzteko eskatu dio, era baketsuan, eta momentuz izanda ere, Guaidok har dezala botere exekutiboa. Venezuela trantsizio labur baten beharrean daudela esan dute, eta egoera “delikatu” honetatik irtetean “bidezko” hauteskundeak –demokratikoak, libreak eta unibertsalak– deitzea beharrezko ikusi dute.
“Autoritarismoari aurre”
Venezuelako indar demokratiko orori dei eginez, adostasunaren bidetik Maduroren “autoritarismoari aurre” egiteko animatu ditu EAJk. Venezuela “krisi humanitario suntsitzaile” batean sartuta dagoela eta demokraziara bideratutako programa bat adostu behar dutela esan du. Horretarako, patxada, elkarrizketa eta adiskidetasuna beharrezko direla esan du EBBk.
Iñaki Anasagasti (EAJ): “Jendilaje batzuk dira”
EAJren alderdikide eta Espainiako senatari ohia, Venezuelan gertatutakoa –Guaidoren estatu kolpea– hobesteko Bilbon eginiko kontzentrazio batean egon zen asteazkenean. Jaiotzez venezuelarra da Anasagasti, eta Maduro eta Maduroren jarraitzaileei zuzendu zitzaien “jendilaje” izatea egotziz. “Maduro, inguraturik zaude”, esan zuen bozgorailuarekin.
Palabras del Ex-Senador @ianasagasti Vasco Venezolano del @eajpnv quien dio respaldo a Los #Venezolanos en #Bilbao este #23Ene@jguaido presidente Interino de #Venezuela @AsambleaVE #YoSalgoEl23E #23E @VP_Espana
.#GUAIDOPRESIDENTE #VenezuelaGritaLibertad@VPInternacional pic.twitter.com/QtoQYjPyr4
— VP_Bilbao (@VpBilbao) January 24, 2019