argia.eus
INPRIMATU
EAJk gaur hitz egin du EH Bildu eta PSErekin
  • Etorkizuneko balizko akordioei buruz hitz egin dute gaur Sabin Etxean. EAJk 10:00etan jaso ditu EH Bilduko kideak eta 12:00etan PSEkoak. Bilera aurretik ziotenez, soilik entzuteko asmorekin azalduko dira. PP eta UPyD alderdiekin bihar mintzatuko da.

2012ko urriaren 30
Laura Mintegi, IƱigo Urkullu eta Patxi Lopez

Iñigo Urkullu, Pilar Garcia de Salazar, Joseba Egibar eta Koldo Mediavilla dira EAJk bilerarako aukeratu dituen ordezkariak. Urkulluren hitzetan, krisiaren, bake prozesuaren eta estatus politiko berri baten aurrean akordio “zabal eta iraunkorrak” bermatzea da asmoa.

EH Bildu Laura Mintegik, Hasier Arraizek eta Pello Urizarrek ordezkatuko dute. Mintegik atzo Radio Euskadin esan zuen koalizioaren nahia EAJren proposamenak entzutea dela, aurretiko erabakirik hartu gabe. Dena dela, “babes egonkorra” beharko duela gaineratu zuen.

PSE-EE alderditik Patxi Lopezek, Jose Antonio Pastorrek, Txarli Prietok eta Iñaki Arriolak parte hartuko dute. Pastorrek ere Europa Pressen adierazi zuen hitzordura ez dela “posizio finkatu” batekin joango, EAJko ordezkariak esaten duena entzutera baizik. Horren arabera hartuko dituzte erabakiak datozen egunetan.