EAJk ez du osoko zuzenketarik aurkeztuko Espainiako PPren aurrekontuen inguruan. Halere, jeltzaleek adierazi dute ez dutela baztertzen oposizioko beste alderdien osoko zuzenketen alde bozkatzea.
2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorren aurka osoko zuzenketak aurkezteari uko egin dio alderdi jeltzaleak. PPrekin akordiorik ez dute itxi baina "negoziaketari dagozkion gai garrantzitsu batzuk bideratu direnez", erabaki hori hartzea deliberatu dute.
Euzko abertzaleak taldeak ez du osoko zuzenketa aurkeztuko negoziaketaren gai garrantzitsuak desblokeatu direlako.
— EAJ-PNV Congreso (@EAJPNV_Congreso) April 28, 2017
EAJko Madrilgo eledun Aitor Estebanek adierazi duenez, Mariano Rajoyrekin aurrez aurre hitz egitea erabakigarria izan da.
Datozen egunetan negoziatzen jarraituko dute bi alderdiek.