argia.eus
INPRIMATU
“EAJ zen De Miguel auziko traman dena batzen zuen pegamentua”
  • Iker Rioja eta Jose Manuel Camara kazetariek Arabako ustelkeria kasu handienaren inguruko gakoak azaldu dituzte Adi! elkarteak antolatutako hitzaldi batean. Hala Bedi irratiak jaso du bertan kontaturikoa.

ARGIA @argia 2017ko urtarrilaren 05

Abenduaren 14an Iker Rioja El Diario.es-eko kazetariak eta Jose Manuel Camara Euskizofrenia atarikoak hitzaldia eskaini zuten Gasteizen De Miguel auziaren inguruan, Adi! elkarteak antolatuta. Bi kazetariek ustelkeria kasua oso gertutik jarraitu dute eta haren nondik norakoak azaldu dizkiote Hala Bedi irratiari.

Haien esanetan, Alfredo de Miguel eta bere laguntzaileen artean sorturiko trama guztietan "EAJ zen batzen zituen pegamentua".

Legebiltzarreko EAJk Adi! elkartearen Twitter kontua blokatu du

Gai arantzatsua izaten ari da Arabako EAJrentzat De Miguelen inguruan sorturiko auzia. Adi! elkarteak salatu du Eusko Legebiltzarreko EAJren Twitter kontu ofizialak sare sozial horretan blokatu egin duela, antza, De Miguel auzian inplikaturik egon daitezkeen hainbat lagunen izenak zekartzan txio bat bidaltzeagatik: