Iker Rioja eta Jose Manuel Camara kazetariek Arabako ustelkeria kasu handienaren inguruko gakoak azaldu dituzte Adi! elkarteak antolatutako hitzaldi batean. Hala Bedi irratiak jaso du bertan kontaturikoa.
Abenduaren 14an Iker Rioja El Diario.es-eko kazetariak eta Jose Manuel Camara Euskizofrenia atarikoak hitzaldia eskaini zuten Gasteizen De Miguel auziaren inguruan, Adi! elkarteak antolatuta. Bi kazetariek ustelkeria kasua oso gertutik jarraitu dute eta haren nondik norakoak azaldu dizkiote Hala Bedi irratiari.
Haien esanetan, Alfredo de Miguel eta bere laguntzaileen artean sorturiko trama guztietan "EAJ zen batzen zituen pegamentua".
Legebiltzarreko EAJk Adi! elkartearen Twitter kontua blokatu du
Gai arantzatsua izaten ari da Arabako EAJrentzat De Miguelen inguruan sorturiko auzia. Adi! elkarteak salatu du Eusko Legebiltzarreko EAJren Twitter kontu ofizialak sare sozial horretan blokatu egin duela, antza, De Miguel auzian inplikaturik egon daitezkeen hainbat lagunen izenak zekartzan txio bat bidaltzeagatik:
Honegatik blokeatu gaitu @eajpnvparlament-ek. Txioan aipatu dugun pertsona bera izango da kontuaren kudeatzailea?https://t.co/ks0eDsgfrJ
— Adi! #ustelkeriaSTOP (@adielkartea) 2017(e)ko urtarrilak 4
Nor da @eajpnvparlament kontuaren kudeatzailea? Guri ere gaur bertan blokeatu gaituzte. Gezur edo irainen bat bota ote dugu? #ustelkeriaSTOP https://t.co/5hsEYF0bN1
— Adi! #ustelkeriaSTOP (@adielkartea) 2017(e)ko urtarrilak 4
Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.
Ustelkeria auziagatik kondenatuta dagoen Alfredo de Miguelek kartzela saihesteko alegazioak aurkeztu ditu, baina Arabako Probintzia Auzitegiak ez dizkio onartu, tramaren burua bera zela eta espetxean ez sartzeko aparteko arrazoirik ez dagoela argudiatuta, besteak beste. Erregu... [+]
Arabako Lurralde Auzitegiak zigorra eten die bost lagunei, bi urte baino gutxiagoko kondenak dituztelako eta ez dutelako aurrekaririk. Ainhoa Bilbao eta Iratxe Gaztelu-Urrutiaren kasuan fiskaltzaren iritziaren kontra hartu du erabakia auzitegiak.
Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano, Iñaki Telleria eta Xabier Sanchez EAJko buruzagi ohiei kartzela zigorra ezarri die Arabako Probintziako Auzitegiak. Era berean, 146.230,80 euro itzuli beharko dizkie Autonomia Erkidegoei.
Arabako Probintzia Auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren epai ofiziala jaso du. De Miguel eta Koldo Otxandiano burukide ohiak lanpostu publikoetan lanean jarraitu dute orain arte, eta Arantxa Tapiak adierazi du kaleratu egingo dituela.
Jaurlaritza legea betetzen ari dela eta kondenatuen lan kontratuak sententzia jaso bezain azkar etengo dituztela adierazi du Arantxa Tapiak. El Correo-k egun berean argitaratu duenez, urtarrilean ezagutu zenetik 53 egunera aurkeztu du Jaurlaritzak sententzia jasotzeko eskaera... [+]
Kondenatutako alderdikideak kanporatzeko prozedura abian jarriko du EAJk, epai irmoa eskutan. Etikaren aurkako portaerak EAJren “praktika eta asmoetatik” kanpo daudela “aldarrikatu” du.
2010ean –atxiloketak gertatzean– eta 2019an –Arabako Auzitegi Nagusiak epaia ematean– egin zituen adierazpenak gogoratu eta berretsi ditu lehendakariak. Ez du epaiaren mamiaz baloraziorik egin.
De Miguelen epai irmoak erreakzio politiko ugari eragin ditu astearte goizean. Oposizioak gogor hitz egin du EAJko kide ohiaren aurka, eta neurriak eskatu ditu.
Arabako Probintzia Auzitegiak 2019ko abenduan emandako ebazpenaren zigor nagusiak berretsi ditu De Miguel auzian: prebarikazioa eta eroskeria egitea, influentzia-trafikoa, ondasun publikoak bidegabe eta neurrigabe erabiltzea, agiriak faltsutzea eta kapitalak zuritzeagatik... [+]
Astelehen goizean Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EAJko EBBko presidenteak adierazi du auziaren behin betiko epairik eman ezean, EAJk ezin duela ezer egin ustelkeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek Jaurlaritzarekin lotura duen enpresan lanik ez egiteko. Justiziaren... [+]
Ustelkeriagatik zigortutako Alfredo De Miguel langile duen Hazi fundazioak oharra kaleratu du, EAJko burukide ohiak betetzen dituen funtzioen inguruko informazioek eskandalua eta kritikak piztu ostean. Langile gisa De Migueli dagozkion eskubideak errespetatu zaizkiola eta... [+]
Araba Buru Batzarreko kide ohi Alfredo de Miguel Itsas Garapen Elkartearen ordezkari aritu da bidaia instituzionaletan edo Espainiako Ministerioarekin izandako bileretan. 2019an Arabako Auzitegi Nagusiak hamahiru urteko espetxe zigorra ezarri ostean eman diote ardura hori.
Auzitegi Goreneko Fiskaltzaren erabakia ez dator bat Arabako Fiskaltzaren irizpideekin, eta, beraz, De Miguel auzian ezarritako zigorrak mantendu edo murriztu ahal izango dira.
Ustelekeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek eta Koldo Otxandianok bi elkarte publikotan jarraitzen dute lanean: Hazin eta Miñanoko Parke Teknologikoan. De Miguelek, gainera, hiru soldata igoera eta karguz goratze bat izan ditu auzia hasiz geroztik.