EAJ eta Hamaikabat alderdiak elkarrekin joango dira Arabako batzar nagusietan eta zazpi herritan: Agurainen, Kanpezun, Oionen, Guardian, Eltziegon, Zuian eta Zigoitian. Iñaki Gerenabarrena (EAJ) eta Iñaki Berazak (Hamaikabat) adierazi dute prentsaurrekoan astelehenean itxiko dela zerrendak aurkezteko epea eta litekeena dela Arabako beste herri batzuetan ere elkarrekin aurkeztea, "lidergo politikoa eta soziala berreskuratzeko" helburuarekin.
Bestetik, Gipuzkoan eta Bizkaian akordiorik ez dute egin. EAJk aukera bera proposatu zion Hamaikabati EAE osorako, baina Gipuzkoako Hamaikabatek eskaintza baztertu du, "herrialde horretan besteetan baino indar gehiago duelako".