EAJ eta EH Bilduk agerraldi bateratua egin dute Bartzelonako Born merkatuan. Bi alderdiek adierazi dute Madrildik zetozen debekuen gainetik, herritarren borondatea gailendu dela.
Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak azpimarratu du kataluniarrek "demokrazia berreskuratu" dutela, "debekuei botoekin erantzunez". Independentzia lortuko dute bere ustez, eta hau bide horretan eman beharreko pausoetako bat da.
Sortuko bozeramaile Pernando Barrenak adierazi du Kataluniako herriak bere bidea aurkitu duela, eta "hori egiteko daukagun lana da", Euskal Herriari erreferentzia eginez.
Bi alderdiak 19:00etatik aurrera egingo den boto kontaketan egongo dira.
Informazio gehiago:
Katalunia independentziarantz, kanal tematikoa. Bertan albiste eta analisi guztiak bilduta topatuko dituzue.
Nola irakurri behar da partehartzea?
Mas: "Erantzuleen bila badabil fiskaltza, begira nazala, ni naiz"
Junquerasek "independentzia lortzeko" hauteskunde aurreratuak eskatu ditu
David Fernàndez: "Ez dago auzitegirik inongo herriren askatasunaren gainetik"
Kataluniako PP haserre Rajoyrekin, kontsulta egiten utzi duelako
EAJk eta EH Bilduk agerraldi bateratua egin dute Bartzelonan
Kataluniako kontsulta iruditan
Botoa eman duten pertsona ezagun batzuk
Espainiako gobernuak dio ez diela "inongo baliorik" ematen A9ko partehartze datuei
"Independentziaren kostua, Espainiako jarreraren araberakoa izango da"