Maiatzean egingo diren Europar Batasuneko Hauteskundeetarako hautagaitza bateratua aurkeztu dute EAJ eta CIU alderdiek. Ohiko koalizio bihurtu da jada.
Aurreko urteetan gertatu bezala, Coalición Canariak ere parte hartuko du formazioan. Horrez gain, Galizia, Mallorca eta Valentziako alderdiekin harremanetan daude.
Indar kataluniarren arteko balizko hautagaitza batek porrot egin ondoren, CIUko kide Josep Maria Pelegrík iragarri du Espainiako Estatuko hainbat indar nazionalistekin batzeko hautua egin dutela.
2009an hiru eurodiputatu lortu zituzten, CIUko bi eta EAJko bat. Orduan Europaren Aldeko Koalizioa deitu zioten formazioari.