argia.eus
INPRIMATU
Rosa Rodero, ETAren biktima
“EAJ da nire alderdia eta presoen manifestaziora joatea gustatuko zitzaidakeen”
  • El Diario Vasco egunkariari emandako elkarrizketan, Rosa Roderok berretsi du Sarek antolatutako manifestaziora joango dela, eta gustatuko zitzaiokeela EAJ ere joatea.

ARGIA @argia 2017ko urtarrilaren 11
Rosa Rodero, ezkerretik bigarrena, 2016an Sarek presoen eskubideen alde deitutako manifestazioan. (Argazkia: Dani Blanco)

"Orain urtebete bezala gaude. Ez da ezer egin, presoen problematikak soluzioa behar du eta beraiekin legea betetzea falta da".

ETAk hil zuen Joseba Goikoetxea ertzainaren alargunak, mobilizazio eredu hau agortua dagoen galdetuta, ezetz dio. "Bost urte dira ETAk armak utzi zituenetik, eta Gobernuaren partetik ez da mugimendurik izan, baina ezin dugu geldirik egon, aldarrikapen hau bizirik mantendu behar dugu gizarteak ez dezan ahaztu".

EAJ bere alderdia dela dio elkarrizketan eta ez dakiela "gai honetan nora heldu nahi" duen. "Gustatuko zaitzaidakeen EAJ ere manifestaziora joatea, alderdiek ere parte hartu behar dutelako honetan".

Euskadiko biktimen gehiengoa dispertsioaren aurka

Biktimen barnean ni ezberdina naiz, baina ez bakarra. Beste hainbatek ni bezala pentsatzen dute, nahiz eta ez diren ni bezala esatera ateratzen. Euskadin, biktimen gehiengoak pauso hauek babesten ditu. Kanpoan ezberdina da".