argia.eus
INPRIMATU
EAEn botiken berrordainketa ezarri behar dela ebatzi du Konstituzionalak
  • Eusko Jaurlaritzak dekretua onartu zuen joan den ekainean, Espainiako Gobernuak Osasun arloan hartutako hainbat neurriri kontra eginez. Hala, herritarrek botikak berriz ordaintzeko aginduari eta paperik ez duten etorkinak artatzeko debekuari uko egin zion Jaurlaritzak. Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera eraman zuen auzia eta atzo eman zuten epaiaren berri: paperik gabekoak artatu ahalko dira, baina berrordainketari ezingo zaio uko egin EAEn.

ARGIA @argia 2012ko abenduaren 18a
Pentsiodunek %10 berrordainduko dituzte botikak.

Hala, botikak berrordaintzeko sistema martxan jarriko da EAEn ere, eta oro har, lanean ari diren pertsonek medikamentuen salneurriaren %40 eta %60 artean ordainduko dute eta pentsiodunek %10 inguru. Espainiako Estatuan urtarrilaren 1ean abiatu zen neurria eta Nafarroan joan den uztailetik dago indarrean.

Paperik gabeko etorkinei dagokienez, horiek artatzea baimendu du Auzitegiak, baita osasun-txartela lortu ahal izatea. Osasunerako duten eskubidea eta gizarte osoaren osasunari eragiteko arriskua argudiatu zuten Eusko Jaurlaritzako abokatuek, eta arrazoia eman diete epaileek.

Botiken berrordainketa ezarriko zutela zabaltzen hasi zen garaian, sistema honen kontraesanez idatzi zuen Mikel Garciak blogean.