argia.eus
INPRIMATU
EAEn iaz egin ziren ezkontzetatik %80 zibilak izan ziren
  • Hiru hamarkadetan hirukoiztu egin da ezkontza zibilen kopurua. Orduan, senar-emazteen %23k baino ez zuen hautatzen elizaz kanpoko hautua. Egun, atzekoz aurrera irakurri behar da datu hori: ospakizun katolikoak %20 dira, eta zibilak %80.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko urriaren 26a
Hamartik zortzi zibilez ezkondu ziren iaz EAEn (Argazkia: kaixomaitia.eus)

8.028 ezkontza izan ziren 2016an, orain dela bi urte baino %1,9 gehiago: 6.346 ezkontza elizaz kanpo izan ziren, eta 1.491 soilik katolikoak. Hau da, hamar ezkongaietatik zortzik erlijioz kanpoko ospakizuna aukeratu zuten ezkontzerako orduan.

Eustaten arabera, EAE-ko ezkontza-tasa mila biztanleko 3,4koa da, Europar Batasunekoa baino 0,8 gutxiago – 4,2koa da Europako tasa –. Homosexualen ezkontzek gora egin dute, 2015eko datuekin alderatuz: %23,3 hazi dira. Guztira, 180 ezkontza izan ziren 2016an. Horietatik 101 emakumeen artean, eta 79, aldiz, gizonezkoen artean. Heterosexualen arteko ezkontzak ere igo egin ziren, zehazki, %1,5 –2015an baino 114 gehiago – .