argia.eus
INPRIMATU
EAEn haur eta nerabeen %26,7 pobrezia arriskuan dago
  • Save de Children erakundeak zabaldutako datuak dira. Bere arabera, EAEn 92.117 haur eta nerabe daude pobrezia edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan, eta helduen pobrezia tasa baino zazpi puntua altuagoa da.

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 23a
Argazkia: Pablo Blázquez / Save The Children.

Seme-alabak izatea pobrezia eragile da, Save de Children erakundearen txosten honetan irakur daitekeenez: bertan egiten duen proiekzioan (24. orrian, gazteleraz), Espainiako Estatuan seme-alabarik gabeko etxeen %16,1 dago pobrezia egoeran 2020an. Aldiz, seme-alabak dituzten etxeetan pobreziaren kopurua %25,4 da bi gurasok etxea partekatzen dutenen kasuan, %28,3 bestelako ereduen kasuan eta larriena guraso bakarreko familien egoera da: EAEn hauetatik %55 daude pobrezia egoeran, eta batez ere amabakarrak diren familiek osatzen dute kopuru hau.

Elkarteak adierazi du EAEn batez beste 615 eurokoa dela urtean haur bat haztearen kostua, eta kopuru hori handitu egiten dela umearen adinak gora egin ahala.