argia.eus
INPRIMATU
EAEn COVIDaz hildakoen %37 zahar etxeetan hil da
  • COVID-19 EAEra iritsi eta abuztuaren 23 bitartean hildako 1.671 pertsonetatik gutxienez 632 (hildakoen %37, beraz), zahar etxeetan hil dira.

ARGIA @argia 2020ko abuztuaren 31

Iker Rioja kazetariak Eldiario hedabidean eman du bildu dituen datuen berri.

EAEko zahar etxeetan 18.522 egoiliarrentzako dago lekua, Gizarte Zuzendari eta Kudeatzaileen Espainiako Elkarteak 2020an argitaratutako txostenaren arabera. Aldundiek estatistiketan emandako datuen arabera, berriz, 20.073. Osasunaren Mundu Erakundeak ezartzen duen ratiora iristeko, hau da, hogei zaharretatik batek lekua izan dezan zahar etxeetan, 6.000 edo 4.000 leku faltako lirateke, beraz.

Lurraldez lurralde, hona hemen abuztuaren 28 arteko datuak:

Araba: 159 hildako

Gutxienez 737 PCR positibo atzeman dira pandemia garaian. Hauetatik 159 hil dira (horietako bat, bertako langilea). Egoitzaren izaeraren baitan aztertuz gero, hildakoetatik 138 Aldundiaren zahar etxeetakoak edo pribatuetakoak dira; 16 udal zahar etxeetakoak; hiru ezinduentzako baliabideetakoak; bat elizaren egoitzakoa eta beste bat langilea.

Bizkaia: gutxienez 304 hildako

Bizkaian daude egoiliarren erdiak: 10.748 zaharrentzat dago lekua bertako zahar etxeetan. Bizkaian lehen olatuan gutxienez 294 egoiliar hil ziren eta beste 32 kasu susmagarri egon ziren; eta abuztuan beste hamar hil dira.

Gipuzkoa: 170 hildako

COVIDaren lehen olatuan 168 egoiliar hil ziren eta bigarrenean bi. PCRetan 600 kasu inguru atzeman ziren eta lurralde honetako zahar etxeetan 5.425 egoiliarrentzako dago lekua.