argia.eus
INPRIMATU
EAEn botiken berrordainketa sistema ezarriko da uztailetik aurrera
  • Botiken berrordainketa indarrean ezarriko da EAEn uztailetik aurrera. Bertako biztanleek euren soldataren arabera ordaindu beharko dute botiken gainprezioa, prestaziorik gabeko langabeek eta pentsio minimoa duten erretiratuek izan ezik.

Lide Hernando @lidehernando 2013ko maiatzaren 29a
(Argazkia: reflexionesdemanuel. blogspot.com)

Espainiar estatuan legea iazko uztailetik zegoen indarrean, baina EAEn oraindik ez zen ezarri. Jaurlaritzak aurreko legealdian onartutako dekretu batekin estatuak ezarritako legea atzeratzea lortu zen.

Iñigo Urkullu buru duen jaurlaritzak, zerbitzu juridikoen aholkua eskatu ostean, EAEn berrordainketaren legea ezartzea onartu du.

Orain arte, botiken %40a ordaintzen zen. Uztailetik aurrera, 18.000 euroko soldata baino altuagoa dutenak botiken %50 ordainduko dute, kopuru horretatik behera irabazten dutenek %40, eta 100.000tik gora irabazten dutenek, %60. Pentsiodunek, bestalde, botiken %10 ordainduko dute.

Nafarroan, bestalde, foru lege baten bidez Espainiako gobernuaren legea eraldatzea lortu zuten; horrela, pentsiodunei eta 65 urtetik gorakoei ordainketa hauek ez egitea baimentzen zaie oraindik ere.