1978 eta 1999 artean indar polizialek biktimak eragin dituztela aitortzen hastea baimendu dezakeen legeak aurrera egingo du, Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota baititu PPk eta Ciudadanosek jarritako errekurtsoak.
Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraituko du polizia abusuen legearekin, Espainiako Auzitegi Gorenaren oniritziaren ostean. Hala, porrot egin du Espainiako sektore eskuindarren presioak, Ciudadanoseko eta PPko senatariek aurkeztutako errekurtsoak atzera bota baititu epaitegiak.
Lege horren onarpenarekin, bidea zabalik geratu da biktimen aitortzarako. 2018ko uztailaren 10ean balorazio batzorde bat eratu zen, Paco Etxeberria auzitegiko mediku ospetsua batzordekideen artean zela. Bilera informalak egin izan dituen arren, oraindik ez da hasi jasotako eskaerak aztertzen eta biktimak elkarrizketatzen joan den irailaren 17ra arte, behin Ciudadanosen errekurtsoaren aurkako uztaileko epaia ezagututa.
Deia egunkariak jakin ahal izan duenez, irailean hiru aldiz bildu da biktimekin, eta urrian beste bost bilera izango ditu.