argia.eus
INPRIMATU
EAEko hiru lurraldeak eta hiru hiriburuak itxita asteartetik aurrera
  • 400eko intzidentzia tasa gainditzeagatik perimetralki itxita dauden herrien kopuruak gora egiten jarraitzen du. Iragan astean 50 herri izan dira, asteartetik aurrera 61.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 19a
Donostia perimetralki itxita egongo da asteartetik aurrera. Argazkia: wikipedia.org.

Eusko Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400 kutsatuen intzidentzia tasa berdindu edo gainditu duten herri eta lurraldeen zerrenda eguneratu du, astelehenero legez. Lurraldeetan, Bizkaia batu zaio Gipuzkoa eta Arabari; hiriburuetan, Donostia Gasteiz eta Bilbori. 5.000 biztanle baino gehiagoko 41 hiri edo herri daude itxi behar dutenen zerrendan –iragan astean 29 izan dira–, eta bizilagun gutxiagoko 20.

Itxierak asteartean jarriko dira indarrean, eta astebetez behintzat mantenduko dira, hurrengo astelehenean jaurlaritzak datuak berritu arte.

Itxitako herriak

Araba: Gasteiz, Amurrio, Laudio, Aiara, Aramaio, Bastida, Berantevilla, Laguardia eta Zanbrana.

Bizkaia: Bilbo, Berango, Erandio, Getxo, Leioa, Ondarroa, Portugalete, Sestao, Trapagaran, Otxandio eta Urduña.

Gipuzkoa: Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia, Zumarraga, Aia, Alegia, Anoeta, Ataun, Elduain, Eskoriatza, Gabiria, Getaria, Ibarra, Irura, Itsasondo, Legorreta, Soraluze, Zaldibia, Zestoa eta Zizurkil.

Ostalaritza negozioetako barruko ordutegia are murriztuagoa geratzen da perimetralki itxitako herrietan (06:30etatik 09:30etara eta 13:00etatik 16:30etara). Mugakide diren udalerrietara erosketak edo aire libreko kirola egitera soilik irten daitezke herritarrak. Mugikortasuna librea da arrazoia enplegua izanez gero.